Beti Jai Berria – Donostia

C/ Fermín Calbetón, 22
20003 Donostia - San Sebastián
943 441 944

Jatetxea

Donostiako erdi-erdian, egiazko protagonista bakartzat zaporea duen toki bat dago. Gustu guztientzako gunea, non sukaldaritza tradizionalak azken joera gastronomikoekin bat egiten duen. Pintxorik onenak eta, aldi berean, platerik harrigarrienak dastatzeko tokia.

Beti Jai Berria deitzen da toki hori, hiriko alde zaharrean dago eta maitemintzen duen karta du.

Donostiako Fermin Calbeton kaleko 22. zenbakian kokaturik, Beti Jai Berriak esperientzia bikoitza eskaintzen die sukaldaritza onaren zaleei. Behe-oinean, pintxoak eta gastronomia tradizionala. Sestrapekoan, platerik berritzaileenak, sukaldaritzarik sortzaileena.

Beti Jai Berria Donostian kartako sukaldaritzaren azken joeraz, hau da, ‘showcooking’-az, zuzeneko sukaldaritzaz, jankidearen aurrean prestatutako platerekin, gozatzeko aukera eskaintzen duen toki bakarra da. Baina euskal sukaldaritza tradizionala ahaztu gabe, eta horregatik eskaintzen ditu pintxo eskaintza ugari-ugaria eta betiko platerak.

Bi solairu. Bi giro. Bi eskaintza. Egokiera ezberdinetarako diseinatutako bi eremu. Hori guztia da Beti Jai Berria: dastamenaren jaia, bidaia bat zaporeetan zehar eta aurrez aurre gozatu ahal izango duzun ikuskizuna.