Beti Jai Berria – Donostia

C/ Fermín Calbetón, 22
20003 Donostia - San Sebastián
943 441 944

Goi-mailako Sukaldaritza

Sukaldearen eta jantokiaren artean oztoporik ez dagoenez, kontsumitzaileak platerak nola egiten diren egiaztatu ahal du, hots, modu garbi eta seguruan, elikagai freskoekin, sasoiko produktuekin eta goi-mailako kalitatezko lehengaiekin.

Baina Beti Jai Berrian ez gara platerik tradizionalenez ahazten. Hartara, ‘showcooking’-ak eta egile-sukaldaritzak bikain bat egiten dute euskal sukaldaritza tradizionalarekin, hamaika pintxo-mota ezberdinez eta betiko jakiez osatutako beste karta batean.

Hori guztia ardo beltz, zuri eta gorriez eta xanpainez… lagundurik, Beti Jai Berriak kopan zein botilan zerbitzatutako ardoen balioa nabarmentzearen aldeko apustu bat eginez. Guztiak, erakustoki izugarri batean daude ikusgai.

Beti Jai Berriako chefak, Paula Saldanha eta Pablo Soto, etengabe irekita daude platerak berritu eta hobetzera. Izan ere, lautan berritzen da karta urtean, urtaro berria heltzean, sasoiko produktuetara egokituz. Horri eguneko iradokizunak gehitu behar zaizkio, jatetxeko eskaintza aberasten baitute.

Gure sukaldari esperientziadunen ibilbide profesionalek eurek Beti Jai Berriak proposatzen dituen bi karten osaera markatu dute, eta bertan bikain bat egiten dute euskal sukaldaritza tradizionalak eta nazioarteko sukaldaritza modernoak, era globalizatuan eta joera eta jatorri ezberdinen eraginpean.