Beti Jai Berria – Donostia

C/ Fermín Calbetón, 22
20003 Donostia - San Sebastián
943 441 944

Barra

Goiko aldea sukaldaritzarik tradizionalenerako pentsatuta dago.  Han, pintxo erretiluez betetako barra handi batek hartzen du bezeroa. Iñigo Arreguik diseinatutako hau, korten altzairuaz eginda ez dagoen artista donostiarraren lehen lana da, altzairu zuriz eginda baitago.

11 metro luzerekin, Kantauriko kostaldeko olatuen mugimendu zinegetikoan inspiratuta dago barra. Horren aurrean, atzetik argiztatutako erakustoki erraldoi batean, Beti Jai Berrian dauden ardo-mota ezberdinak  daude ikusgai. Mahaiak, lokaleko guztiak bezala, bertako haritzaren zurezkoak dira eta Euskal Herrian egin dira.

Eremu honetan platerik tradizionalenak, jakirik etxekoenak, betikoak aurkituko dituzu: nahaskiak, hestebeteak, bakailaoa, arrozak, urdaiazpikoa, izokin marinatua, idi-txuletoia, arrautza nahasiak, txerri iberikoaren masaila…

Baliteke gure barra Donostian argazkituena izatea.